viernes, 14 de mayo de 2010

Lurreko bizitzaren bila


Antzina, Anboto eta Udalaitz mendietan jaio eta Nerbioi ibaiarekin bat egitean, Bizkaiko Golkoan bukatzen zuen Ibaizabal errekan, arrain eta landare asko zeuden. Denak poz-pozik bizi ziren. Gizarte bikaina osatzen zutela zion garaiko lehendakariak, Ugaitz ahuntz-arrainak.

Zubeldia legatza familia, Zornotzan zegoen Jauregibarriako errekan bizi ziren. Lau kidetako familia osatzen zuten aita, ama eta bere bi semeak, Iker eta Asier.

Asier gustura bizi zen ur azpian, primerako bizitza zuela pentsatzen zuen, baina, bere neba Ikerrek ez zuen berdina pentsatzen. Ikerrek kanpoko bizitza ikusi nahi zuen, gizakien bizitza ezagutu, euren bizimodua, ohiturak, jolasak… Asierrek ez zuen hori ulertzen, gizakien bizimodua ezagutu, baina zertarako?

Asierren arabera, gizakiak eguzkiaren azpian lan egiten zuten bitartean, eurek ur azpian lasaitasunean zeuden. Gainera, gizakiak, arrainak kristalezko arrain ontzietan zituzten, eta eurek askatasunean bizi ziren, a zer nolako diferentzia! Eta morroia gose izanez gero arrainak zartaginera zihoazen! Ai ene, eta horrelako bizitza Ikerrek nahi zuela pentsatzea ere…

Egunero bezala, bi anaiak eskolara joan ziren arrain teknikak ikastera. Asier primerako ikaslea zen, Iker zertxobait alferragoa. Arratsaldeetan, eskolatik irteterakoan Asier etxera joaten zen, Ikerrek klase gehiago zituen.




Arratsaldeko arrain teknikak bukatu eta gero, Ikerrek etxetik ihes egitea erabaki zuen. Gurasoekin haserretuta zegoen, baita Asierrekin ere, berak ur gaindiko bizitza ezagutu nahi zuen! Baina gurasoen baimenik gabe, ezin izango zuen hori lortu. Hala ere, ihes egitea erabaki zuen, Lemoara joango zen, Basaurira, ez Bilbora hobeto. Igeri egiten zuen bitartean gero eta kantsatuagoa sentitzen zen, azkenean Lemoan gelditzea erabaki zuen, ezin zuen gehiago igeri egin, guztiz nekatuta baitzegoen. Gainera, gosearen lehenengo sentsazio zirraragarriak pairatzen zituen…

Orduak eman zituen aterpe baten bila, baina ez zuen ezer aurkitu. Aurkitu zuen bakarra, arroken artean zegoen txabolatxo zahar bat izan zen . Bertan, gaua igaroko zuela erabaki zuen, floraz eta landarez inguraturik. Gau zaila izan zen hura, hotza eta gosea izan zituen bere sentsazioen oinarri bezala, baita beldurra ere, zortzi urte besterik ez zituen eta…

Eguzkiaren lehenengo izpiak ur azpian igarri zirenean, Iker txikia esnatu egin zen. Konturatu barik, lorik gelditu zen. Hotza nabariagoa zen orain, elur malutak errekaren uraren kontra jotzean, ur azpiko tenperatura jaistea ekartzen zuen.

Ez zen goiz erreza izan, errekaren zati horretatik ez baitzen inor pasatzen, eta guztiz galduta zegoenaren sentsazioa gero eta handiagoa zen. Gurasoek eta Asierrek ez zuten lorik egin, nola egingo zuten ba, semea errekan zehar galduta bazegoen, edo agian hilik…?

Komunikabide ezberdinak eta kazetari famatuenak albistearen berri ziren eta horri buruz informatu zuten. Karramarroz beteriko poliziek kasuari buruz ikertu zuten, ur azpian eta baita, lurrean ere! Arrastorik ez, Ikerri buruz…

Lemoan jarraitzen zuen Iker, gosez, hotz… eta baita aspertuta ere sentitzen zen, arrazoi horren ondorioz, arrokan eta harri ezberdinen artean jolastera animatu zen.

Txabolatxoaren alboan zegoen etxean, atso zahar bat bizi zen. Arrain txikia hain gose eta asperturik zegoela ikusterakoan, polizia deitzea erabaki zuen, susmo txarra baitzeukan horrek…

Laster, karramarroz osaturiko poliziak Lemoan agertu ziren, baita Ikerren gurasoak ere. A zer nolako sustoa! Ikerrek bizirik jarraitzen zuen!

Azkenean, Asierrek arrazoia izan zuen, Ikerrek lurreko bizitza ezagutu nahi zuen, baina bere zoritxarrerako ez zuen lortu… beste batean izan beharko zen… baina bere gurasoekin batera, noski! Bera, bakarrik ez, inoiz ez…!

Kulturen menpe

“-Altza zaitez eta garbitu ezazu etxe osoa , alfer halakoa! Gauerako bueltan izango naiz, eta den-dena txukun ikusi nahi dut, horrela ez bada, gorriak ikusiko dituzu…

-Bai jauna, atoan hasiko naiz…

-Bide batez, esan ume zatar horri isiltzeko, negarrez dirau egun osoa!

Gizonak ate-kolpe gogor batekin etxeko atea utzi zuen. Berrogeita hamabi urte zituen, goizetan etxetik irteten zen, gauean bueltan etortzeko. Inork ez zekien zertan lan egiten zuen, behintzat bere emakume gazteak ez…

Eskumako eskuarekin malkoak sikatu eta gero, zazpi hilabeteko haur txikia besoetan hartu zuen eta lasaitasunez umea lokartzen lagundu zuen sehaska-kanta batekin. Behin haurtxoa lokartu ondoren oihal zati txiki bat hartu eta etxeko altzairuak ahalik eta hobeto garbitzen hasi zen, egunero bezala… Bere gizona, gauean bueltatzerakoan etxea txukun ikusteko ahaleginak eginez. Komeni zitzaion, liskarrik nahi ez bazituen…



Shamarak hamabost urte zituen, eta jada bi urte ezkonduta zeraman gizon horrekin. Orain dela zazpi hilabete ama izan zen aurrenekoz, eta orain haurdun zegoen berriro. Shamarak begi berde politak zituen, edo hori zirudien burkaren atzetik. Gainerako gorputza estalita zeukan oihal zati beltz horren atzean.

Laster, lau urte beteko ziren Shamarak, Afganistan aurrenekoz oinkatu zuenetik, eta bi bere gurasoak hil zirenetik. Bere aita kazetaria zen, ama etxekoandrea. Oso familia alaia osatzen zuten, edo hori gogorarazten saiatzen zen Shamara. Hala ere, bere oroitzapenak eskasak ziren, gurasoen aurpegia ez zuen gogoratzen, eta pena ematen zion. Baina dudarik gabe, Afganistanera nola heldu zen gogoratzen du, bere egoerak egunero gomutarazten diolako… Aita, Afganistaneko guduari buruz idazteko bidalia izan zen herrialde horretara, aitarekin batera, ama eta bera ere joan ziren… berriro ez itzultzeko…

Gurasoak, Talibanek hil zituzten, eta bera, Shamara, afganistar batekin ezkondu zen, behartuta. Hortik aurrera bortxaketak, kolpeak, umeen zainketa, garbiketak eta burkaren erabilera oinarritzen zuten bere bizitza, 15 urteko neska baten bizitza…

Garbiketa lanekin jarraitu zuen. Etxearen barrualdea garbitu ondoren, kanpoaldeko atari txikia garbitzea tokatzen zitzaion. Ataria garbitzen zegoen unean, gizon zahar bat agertu zitzaion:

-Zer… ataria garbitzen neska?

-Bai, jauna –Shamara beldurtuta zegoen-, baina orain barrura joan beharra daukat…

-Txi, txit, txit… lasai neska, nik ez dut inor jaten! Zera.. zu ez zara afganistanekoa ezta? Behintzat, zure ahotsa entzutean hori dirudi.



-Ez, baina hemen bizitzera ohituta nago –Shamararen ahotsa gero eta leunagoa entzuten zen.

-Tori ogi apur hauek, jan lasai asko, nahi duzun beste…

-Ez, eskerrik asko, ondo jaten dut.

-Hartzeko esan dizut! Ordu bete barru nire etxeko atarian itxarongo zaitut, nire etxea garbitzeko…

-Ez jauna, ezin dut, gizona daukat eta…

-Lasai Shamara, lasai, zure gizona, Mohamed, primeran ezagutzen dut.

-Horrela bada, ordu bete barru, zure etxean izango naiz.

Shamara ez zen gizon horretaz fidatzen, baina Afganistaneko legeak dionaren arabera jokatu behar zuen, hau da, gizonak emakumeen gaineko ahalmena zuten. Bertan emakumeek ez zuten ezertarako balio, garbitzeko gehienez jota…

Gizonaren etxera joateko ordua iritsi zen, burka ondo jantzita zeramala ikusi ondoren, umea besoetan hartu eta gizon zaharraren etxera abiatu ziren. Ibilbidean zehar, Shamarak kaleetan zeuden pertsonak ikusi zituen, eta momentu hori biziki gozatu zuen…

Hamar hilabete ziren kaleak ikusi ez zituenak, ezta eguzkiaren dirdira ikusgarria ere ez, bere etxeko logelak ikustearekin konformatu behar zen. Umea ere bertan, etxean, izan zuen , inolako laguntza barik, bakardadean…

Gizon zaharraren etxera heldu zen, atarian jesarrita zegoen, Shamara itxaroten. Hala ere, gizonak ez zuen aldendu umea ikustean sortutako irribarrea, barneko poza… Taliban baten poza…

-Ongi etorria nire etxera, Shamara… Tira, sar gaitezen etxearen barrualdera.

-Bai jauna. Non utz dezaket nire semea garbiketa lanak egiten ditudan bitartean?

-Lasai, nirekin egongo da, umeak gogoko ditut eta. -Umea eskuetan hartu zuen- Hemen nire logela dago, eta korridore honetatik abiatuz, eskumako atean sukaldea.

-Ongi da, hemendik, bertatik, hasiko naiz.

-Gomendagarriagoa izango litzateke sukaldetik hasiko bazina, lan gehiago baitago.

-Ados jauna.

Shamara korridore barrena abiatu zen, eskumako atea zabaldu eta logela itxi bat ikusi zuen, baina sukalderik ez… Bat-batean kanpoko atearen soinua entzun zuen, eta bertara korrika abiatu zen. Gizon zaharrak umearekin batera etxetik ihes egin zuen, Shamara bertan hertsita.

Gizon zaharra Talibana zen. Talibanentzat emakumeak ez zuten baliorik, mutilak nesken gaineko boterea zuela pentsatzen zuten, egun ere pentsatzen dute. Abiapuntu horretan abiatuz Shamarari bere umea lapurtu zion, neska bere etxean utziz…

Afganistaneko kalean betiko legez, soldaduak zeuden, Otan-eko soldaduak. Gizon zaharra bat-batean ume batekin ihes egiteak susmoak zabaldu zizkien soldaduei. Gizona jarraitzea erabaki zuten, ume batekin eta korrika eginez ez zeukan oso urrutira joaterik.. Eta horrela izan zen, zortziehun metro gutxi gorabehera izan ziren gizonak korritu zituenak baita soldaduak ere. Etxola txiki batera heldu ziren, askorik pentsatu gabe txabolaren barrualdera sartu ziren.. Etxolan taliban bakarra zegoen, gizon zaharra, baina ume asko, batzuk lotan, gainerakoak negarrez…

Soldaduek talibana atxilotu zuten. Laster, soldadu gehiago etxolan azaldu ziren umeak hartzeko, bere amei entregatzeko… Baina, eta amak, non zeuden amak? Gehienak, talibanek harrikatu zituzten, erailketa ugari sortuz. Beste ama batzuk desagertuta zeuden, erregimen talibanaren ondorioz, beldurraren ondorioz. Baina Shamarak bertan jarraitzen zuen, gizonaren etxean…

Bertaraino, bi soldaduak, umearekin hurbildu ziren , eta ama etxetik atera zuten, ahal izan zuten moduan… eta biak, ama eta umea elkarrekin izan ziren berriro… Shamarak eskerrak eman zizkien soldaduei, baita laguntza eskatu ere… Shamarak herrialde horretatik ihes egin nahi zuen, baita bere senarrarengandik ere… Soldaduak kostata herrialdetik atera zuten, eta egun herrialde batean dago, jakingo ez dugun herrialde batean, izkutatuta… baina bi semeekin. Pozik, lasai… ”

viernes, 5 de febrero de 2010

Zoritzarreko oroitzapenak

Erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba, hari bat- batean?... behin eta berriz amestu zuena izan zitekeen?... Ez, ametsak, ametsak dira… Bere eguneroko lana, esfortzuaren emaitzak, agian? Ezta, zirudienez emaitzarik gabeko esfortzuak ziren… Zer izan zitekeen orduan?

Berea ez zen bizitza erreza ezta harrigarria edo liluragarria ere… egunak, orduak, minutuak baita segundoak ere baziren sufrimenduz josiak, mundua amaitu nahiaren beharraren menpe… Sufrimendua, hitzaren esanahia ulertzearen beharra ikusi eta sentitu zuen behin eta berriz, amets gaizto hori noiz bukatuko zen galderaren erantzunak han eta hemen bilatzen… Bizitza monotonoa, aspergarria, ezer berririk jakin gabe… egunero bezala…

Kartzela ez zen lekurik aproposena filosofatzeko ezta lagun minak egiteko ere, leku gogorra zen. Iragana, orainarekin nahasten zen, baita etorkizunarekin, beharbada ere… behin eta berriz, galdetu zion bere buruari, gauzak nola heldu ziren eremu horretaraino? Galderak alferrikakoak ziren, erantzunik gabekoak edo …agian bai? Erantzunak bere eskuetan zituen, ariman hobeto esanda… baina ez zituen ikusi nahi, iraganak sufrimendua adierazten zuen bere oroimenetan, eta ez zuen etorkizunak halako sentimendurik ekar zedin. Aldatu nahi zuen, buruan hainbat eta hainbat ideia bururatzen zitzaizkion… baina daturik garrantzitsuena ahazten zuen: kartzelan jarraitzen zuen… azkeneko 2 urteetan bezala…egunero bezala

Duela 2 urtetik gaur egunera arte, itzartzen zen bakoitzean zeldaren hesiak ikusten zituen… 18 ziren eskumatik ezkerrera bere eremua mugatzen zutenak. Goizeko zortzietan gosaria, gero tailerrak eta arratsalde librea, pentsatzeko, irakurtzeko, ezer berririk ez egiteko… Hori baitzen 2007ko maiatzaren 23an egindako ordaina, bizitza guztian zehar ordaindu beharreko zorra, nahiz eta kartzelan egon ez, ariman geldituko zen zerbait… Bere buruaz epaiketak egiten zituen, gero eta gogorragoa baitzen berarekin, bere sufrimenduarekin…

Honekin bukatzea erabaki zuen. 2 urteetan zehar, maiatzeko egun eguzkitsu horretan gertatutakoaz oroitzen zen, baina ezin zuen, ezin zuen kartzelan jarraitu, bere barneko zerbaitek eskatzen zion aldaketa, bere bizitzaren bat-bateko aldaketa… 24 urte zituen, bere bizitza kartzelan apurtu zuela sentitzen zuen, eta bizitasunaren beharra gero eta nabariagoa sentitzen zuen… Berak zekien, egingo zuena, ez zela gauzarik harrigarriena ezta etorkizunean harro sentitzeko zerbait, baina egin behar zuen! Hainbat eta hainbat egunetan amestu zuena, egingo zuen, bai, zergatik ez? Kartzelatik ihes egingo zuen, baina ez ametsetan, hainbeste gauetan egin zuen bezala… gaurkoan benetan egingo zuen… !

Goizaldeko bostetan izarrak ikusi zituen, baita askatasunaren sentsazio zirraragarri hori ere, ahaztuta zuen sentsazioa, inoiz baino pozago zegoen… Haizea bere aurpegian jotzerakoan alai, pozik, askatuta sentitzen zen. Korrika egiten zegoen, pijama zuri batekin jantzita, kartzelan emandako pijamarekin, nortasun agiria barik, dirurik gabe, aldatzeko arroparik gabe… baina pozik, oso pozik! Hala ere, arazoak zituen, zer egin orain? Gauzak erabat aldatu ziren, baina ez guztiz, lehengo arazoak desagertu ziren, baina berriak suertatu zitzaizkion…

Ordu erdian korrikan aritu zen, norabiderik gabe. Goizaldeko bost eta erdiak ziren, eguzkia lainoetatik ikusten hazten zen. Herri batera heltzea lortu zuen, ezagutzen ez zuen herri txiki batera, 100 biztanle eskas-eskas zituena. Cornellan zegoen , Bartzelonatik hurbil, oso hurbil…

Herri txikietako bizimodua, ez zen hirietako bizimoduaren berdina, ezta antzerakoa beharbada ere ez. Herri txikia, baina oso polita zen Cornella, bisitatzeko modukoa. Antzinako arrastoak, gaur egungo eraikinekin nahasten ziren irudi topografiko ikusgarria egiten.

Okindegia zabalik zegoen. Okinak, ogia egiten zuen bitartean, Fernando sartzen ikusi zuen pijama zuri batekin. Fernando laguntza eska sartu zen , horretarako, orain arte gertatutakoa azaltzen saiatu zen, eta lortu zuen. Okina, pertsona ona zen, hirurogeita hamabost urte zituena. Berak ere zoritxarreko pasarteak izan zituen kartzelan, gerra zibilaren garaian. Erabat ulertzen zuen Fernandoren jarrera, eta bere laguntza eskaini zion.

Okinak, Fernando arropaz aldatu zuen,baita ilea moztu ere , itxuraz aldatzeko. Bere etxeko logela bat eskaini zion lo egiteko, eta janaria emango ziola zin egin zion.
Horren truke, Fernandok okindegian lan egingo zuen, okinak okindegian laguntza behar zuela sentitzen zuelako, zahar sentitzen baitzen.

Azken batean, okinak Fernandori eskaini zion laguntza, bere garaian berak eskatzen zuen laguntza baitzen… inork eman ez zion laguntza hori. Gerra garaiak ziren, ez zegoen ez janaririk, ezta dirurik ia bizitzeko. Urte gogorrak izan ziren Espainian.

Elkarrekin primeran moldatzen ziren, aita- seme erlazioa zirudien. Okinak bere garaian semeak izatea gustatu zitzaiokeen, baina alargun gelditu zen oso arin, bere emaztea gerra garaian hil zuten. Okinak ez zuen berriro maitasuna sentitu, bere emaztea baitzen beretzat emakumerik onena.

Fernando, kartzelan sartu baino arinago, ez zuen maitasuna ezagutu, ez baitzuen maitasunean sinesten. Tipo “gogorra” zen, edo behintzat hori esaten zuen, baina berak zekien gogortasun horrek arazoak ekarriko zizkiola, eta halaxe gertatu zen. 2007ko maiatzaren 23an arratsaldeko bostetan errepidetik kotxea gidatzen zuen bitartean emakume bat nahigabe harrapatu zuen. Ez zen emakumeaz kezkatu, beldurrak eraginda, eta bere bidea jarraitu zuen, nahigabeko hilketa bat egin ondoren. Bere bizitza hogeita hamar segundo horietan guztiz aldatu zen.

Okinaren osasuna ez zen osasunik aproposena, koloneko kantzerra sufritzen zuen, baina ez zion Fernandori ezer esan. Azkeneko hilabeteak Fernandoren alboan, hilabete oso onak izan zirelako, momentu harrigarriak, errepikatzeko modukoak. Baina hori zoritxarrez ezinezkoa bihurtu zitzaion okinari… azaroaren 5ean bere begiak azkenengoz itxi zituen, Fernandoren eskua gogorren estutzen zuenean…

Fernandorentzat kolpe gogorra izan zen hura, bizitzak eman zion kolpe gogorrenetarikoa. Okina maite zuen, aita bat izan zen beretzat, inoiz izan ez zuen aita.

Asko kostatu zitzaion Fernandori burua altxatzea eta irribarre egitea, nahiz eta irribarre hori, irribarre txikia izan. Okindegiko lanarekin jarraitzea erabaki zuen, hainbat urteetan zehar okinak lortu zuena ez zuen botako,okinaren omenez, okindegian lan egingo zuen, bere lagunari zor zion, emandako laguntzaren mesedetan.

Fernando egunero bezala, goizaldeko bostetan altxatzen zen, ogia egiteko eta saltzeko. Nahiz eta bizitza monotonoa izan, pozik sentitzen zen. Iraganeko sufrimendua erabat ahaztuta zuen, baina ez guztiz, ariman zerbait gelditzen zen, bere bizitzan zehar ahaztezina izango zen zerbait, emakume inozente haren hilketa…

Fernando jada, Cornellako bizimodura ohituta zegoen, baita okindegiko lanari ere. Ogia egiteko lehengaiak agortzen zizkionean Bartzelonara joaten zen, Ramblas-eko etorbidean zegoen denda batera erostera. Bartzelonatik eguna pasatzea gogoko zuen, hiri horrek Bilbo gogora ekartzen baitziolako, bere Bilbo maitea.

Bartzelonatik paseoan zebilen maiatzeko egun eguzkitsu batean, bizitzak Fernandori eman ahal zion kolperik gogorrena eman zion. Audi A-4 gris batek Güell parkean oinez zihoala harrapatu zuen, arratsaldeko bostak ziren…

Fernandoren sufrimendua bukatu egin zen, baita bizitasuna eta azken boladan zuen alaitasuna ere. Bizitza gogorra zela bazekien, eta hobeto aprobetxatu izana beharrezkoa suertatu zitzaion. Orain dena bukatuta zegoen, bere bihotza gelditu egin zen, berriro ere martxan ez jartzeko. Fernando hil egin zen, eta berarekin bere arazoak, bere sufrimenduak eta baita bere bizitasuna eta ilusioa ere, hori baitzen bere norakoa…

Orain ez zuen poliziarengandik ihes egin behar, ezta kartzelan berriro sartzearen beldur horrekin ere ez. Kartzela ez zen, beste gauza batek harrapatu zuen: heriotzak… Horrek ez zuen irtenbiderik, horrek bukaera adierazten zuen, bere bukaera…

Gero eta garestiago

Gazteok, eta ez hain gazteok, musikan ematen dugu gure aisialdiaren zati handi bat… bakoitza bere gustu musikala du, batzuk rock eta beste batzuk pop, euskal musika edota reggaeton…

Gero eta musika talde gehiago, baita bakarlari ugari ere… Egun, abeslari askok eta askok, Operacion Triunfo eta halako telebista saioetatik lortzen dute arrakasta… Antzina, Aplauso programatik irteten ziren…

Musika-kontsumitzaileak gero eta merkatu handiago dugu musikaren arloan… baina musika taldeen, edota bakarlarien, CD-ak gero eta garestiagoak dira,baina musika entzutearen nahia berdina izaten da. Zer egin, orduan? Une honetan argi dago: pirateatu eta kito!

Diskoetxetako CDen prezioak gora egin du berriro, krisi ekonomikoa dela eta igoera nabarmenagoa izan da. Ekoizleek diotenez, pirateoak dakartzan galerei aurre egiteko.
Beharbada, CDen prezioa jaistean, gero eta pirateo gutxiago egongo litzateke. Edozein disko kontsumitzaileen eskura egongo litzatekeelako. Izan ere, CDen prezioa jaitziz gero, horien salmenta igoko litzateke, eta horrela irabazten aterako direnak gehiago izango dira.

Alde batetik, salmenta igotzen bada, ekoizleek etekin handiagoak lortuko zituzten, eta diskoetxe txikiek bizirik irauteko aukera izango zuten.

Bestetik, egileek CDen salmentaren portzentajea jasoko zuten, portzentaje hori txikia izan arren.

Hortaz, diskoetxeek CDen prezioa igotzea ez da pirateoari aurre egiteko irtenbiderik egokiena, baizik eta, pirateoa bultzatzen duten argibideak dira.

Kalitatea aztertuz gero, argi dago CD originalen kalitatea askoz ere hobeagoa dela, interneten dauden, emule, ares eta horrelako programa informatikoak baino. Zer esanik ez dago “top manta”-n saltzen den musikari buruz… Hala ere, pasadan urteko pirateoari buruzko datuak aztertuz gero, kontura gaitezke, musika “ilegalaren” datuak askoz ere handiagoak direla, musika originalak dituen datuak baino… datu araroak?edota bitxiak? Ez, datu esanguratsuak baizik… biztanleria musika merkeagoa nahiago du, “benetako” musika baino!

Nire ustez, prezioak jaistea musikaren hedapenerako irtenbiderik egokiena izango litzateke. Era batean edo bestean, banaketa juxtuagoa izango litzateke guztiontzat!
Guztion arazoa

Trafikoa… gaur egungo arazoa, atzoko arazoa… hiritar guztien ahoan dagoen zerbait, alkateen programetan konpondu beharreko zeregina, aldatzen ez den gauza, era batean, betiko gauza…

Ezaguna da hiritar guztien aldetik trafikoari buruz dugun iritzia, baina guztiz beharrezkoa da behin eta berriz errepikatzea, izan ere, biztanleriak alkateak hautatu egiten ditugu, hauek egon eta joan egiten dira baina arazoa bertan gelditzen da, gure eguneroko bizitzetan.

Gaur egun, edonork dauka bere kotxea, handiagoa ala txikiagoa, Mercedes edo Citroen, gasolinaduna edo diesel erabiltzen duena... Orain dela gutxi arte etxean kotxe bat izatea harrigarria zirudien, gaur egun etxe bat baino gehiagotan bi daude, baita hiru ere …

Pasadan astean, egunkaria irakurtzen nengoela, kotxe ekologikoei buruzko berri interesgarri bat irakurri nuen. Artikuluak zioen arabera, auto hauek gauean elektrizitatez kargatzen dira (mugikorrak bezala), egunean zehar funtzionatu ahal izateko, gainera 100km-rako gasolina 1,5 eurotan lortu daiteke, eta ez du atmosferan karbono dioxidorik isurtzen, beraz, gure ingurumena ez da kaltetzen, egia esateko, ez da ideia txarra, ez… Baina honek, arazo berdinera garamatza, kotxeak kaleetan jarraituko zuten, eta trafikoa eta ataskuak baita ere!



Beharbada , gure arazorako ebazpenik errazena eta merkeena garraio publikoa erabiltzea izango litzateke, Euskal Herrian badugu garraio-sare garrantzitsua: trena, autobusa, tranbia, metroa, Renfeko hurbiltasunezko trena... baina hemen ere arazoak aurkitzen ditugu, ez da bidezkoa Zornotzatik Bilborako bidaia trenez (joatea bakarrik) 1.95 euro kostatu izana, edo autobusez ibilbide berdina eginez gero (Zornotzatik Bilbora), 1.75 euroko prezioa izatea. Gero eta normalagoa da telebistetan edo irratietan entzutea garraio publikoa erabiltzearen garrantzia… baina garraio honen kontsumitzaileak, ze preziotara erabili behar du?

Datuak aztertuz gero, konturatu gaitezke, puntuen bidezko gidabaimena jarri denetik, hildako eta istripu gutxiago daudela, baina gehiegizko abiaduraz zirkulatzen duten autoen estatistika %8 batean igo egin da, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera. Espainia mailan, %17 batean igo da gehiegizko abiaduraz garraiatzen zuten kotxeen portzentajeak, ostera, esan beharra dago %23 batean istripuak eta hildakoen kopurua jaitsi dela.

Duela pare bat urtetik hona, gero eta ohikoagoa da komunikabideetan trafikoari buruzko aholkuak eta informazioa lortzea, baina mezu horien helburua ez da guztiz betetzen. Dirudienez, istripuak sufritzen dituzten gidarien %40 alkoholean, drogen edota, psikofarmakoen menpe zeuden, DGT-k publikatu dituen datuen arabera. Benetan kezkagarria!

Zer esanik ez dago, errepide batzuen egoera, eta hauetan gertatzen diren istripuei buruz… Bizkaian, beste errepide guztien gainetik nabarmentzekoa da A-8 errepidean gertatzen diren eguneroko istripuak eta kotxez osaturiko ilarak, lotsagarria!

Bukatzeko, trafikoaren alde ez dago inor, arazoak sortzen dituelako, baina trafikoaren arazoa konpontzeko ere ez dago inor… erreza da entzutea politikari baten ahotik, arazo honek bere konponbidea izango duela… baina noiz? Ez litzateke txarto egongo, denon artean gure aldetik jarriko bagenu, baina… egia esatekotan, guztiok joan beharra dugun lekura puntual iritsi nahi dugu, eta besteen puntualitatea ez dela gure arazoa pentsatzen dugu, behintzat errepideetan… eta horrela doa gauza…

martes, 2 de febrero de 2010

Bueltan gatoz!

Aupaa!!

Hemen gaude berriro.... Urte berria, kurtso berria, eta nola ez, lan berriak ere... Hemen sartzen jarraituko dugu, esperientzia hau pasadan urtean hasi baino ez zen egin...

Ondo izan

viernes, 29 de mayo de 2009

Bueno ba…


Urrian hasitako blogaren esperientzia berri hau, ixteko unea iritzi da… Egia esateko, ideia hau ez zen nire gustukoa izan, bakoitzaren lanei buruz blog bat, zertarako? Ez zen zerbait miresgarria, ezta zerbait harrigarria ere ez … Laster, edonork bere begien aurrean gure lanak izango ditu, eta iritzi asko entzungo ditugu. Nolako forma emango diogu, ze lan sartuko ditugun edo zer pentsatuko duten gutaz, izan dugu gure buruan.


Baina hori dena alde batera utziz, blog bat sortu dugu, eta azkenean ez da esperientzia txarra izan, beste esperientzia bat baizik! Baina esperientzia hau ixteko momentua iritzi da… Ekainean gara, ikasleok azterketetan dugu burua, gaur fisika eta bihar etika, asteazkenean matematika eta ostiralean gaztelania. Ez da euli kaka!Hau zoramena!


Egun zoragarriak, eguzki izpiak, hondartza, itsasoa… oporrak bueltan datoz! Baina lehenago, ikasketekin bukatu behar dugu, blogari agurra esan behar zaio… Urtean zehar egindako lanak hemen daude, irakurtzen duzun testu honen azpian, agurraren azpian… Honekin bukatutzat ematen dut esperientzia berri hau, beharbada oporrak igaro ondoren hemen izango gara berriro, lan berriak sortzen… Bitartean ondo izan…

jueves, 21 de mayo de 2009

Iritzi kritikoa

Suminaren estrategia

Suminaren estrategia, irakurtzeko oso erraza den liburua da. Tramak oso argiak dira eta gustura irakurtzeko modukoak. Hiztegi erraza dauka. Nire gustuko liburua izan da.

Alde batetik, Federen istorioak erakargarritasun handia sortzen du irakurleengan. Izan ere, liburua hasieratik, argi eta garbi azaltzen du tramak nolako bidea hartuko duen. Baina, hau horrela izanda, espero ez duzun amaiera dauka.

Beste alde batetik, ondo planteatutako intriga liburuek luzapen handia izaten dute orriei erreparatzen badiegu. Nire ustez, liburu horrek izan duen arazo bakarra, orri gutxiko liburua izan dela. Batez ere amaieran, pasarte gutxitan amaiera hunkigarria dagoelako.

Hiztegiaren aldetik, oso liburu ulerterraza da, edonork irakurtzeko modukoa. Euskara batuan idatzitako liburua da.

Narrazioa aztertzen badugu, nobela bat dela esan genezake, idazleak bere web-orrian adierazten duen bezala.

Pertsonai nagusia Aimar Goikoetxea da, izan ere bere inguruan tramak gertatzen direlako. Antagonista Udane (Garbiñe) da, eta bigarren mailako pertsonaiak Fede, Erika, Diego, Flora… dira.

Bukatzeko, liburua nire gustukoa izan da. Istorioa oso argi ulertu dut hasieratik, eta horrek nobela gogoz irakurzeko aukera eman dit. Liburua edonork irakurtzeko modukoa da, beraz gomendagarria izango litzateke.

martes, 28 de abril de 2009

Zerbait miresgarria

“ Eta orduan, Tantta printzesa, uraren printzesa, itsasoko olatuen artetik agertu zen! Hondartzan biltzen ginen pertsona guztiak ihes egin genuen…”

-Aitite, jarraitu kontatzen, mesedez, baina oraingoan hasieratik!

-Ongi da… hasieratik hasiko naiz Asier!

Orain dela urte asko, pentsa ni txikia nintzela, munduan ur gutxi zegoen , soilik erregeek eta beren familiek, uraz baliatu ahal ziren, besteok ibaietara eta erreketara joan beharra geneukan, edateko, arropa garbitzeko, dutxatzeko, ortua ureztatzeko … ez zen erraza … Jendea oso nekatuta zegoen.

Handik hilabete gutxira, eurite izugarriak gertatu ziren Bizkaian. Euriak Bizkaia osoko lurrak aberastu zituen, urte horietako uzta beste urteetakoa baino askoz handiagoa izan zen. Ortuak ugaritu egin ziren eta produktuz bete. Jendea poz-pozik zegoen egoera horrekin…

Gure baserria urez beterik zegoen, egunak igaro ahala apurka-apurka husten joan zen… Goiz batean nire aita , beti legez, ardiekin mendira joan zen, Belatxikita mendia inguratu eta Kañometa mendira heltzerakoan zerbait entzun zuen, zerbait berezia… Ura! Ura zen, bai ura, altxor preziatu hori! Nire aitak ez zuen bitan pentsatu ikusitako ura edan egin zuen!

Etxera poz-pozik heldu zen, ilusioz beterik, gertatutakoa amari kontatu zion, amak ezin zuen sinetsi!!

Hurrengo egunean, aita mendira bueltatu zen uraren bila… bertan jarraitzen zuen, edan eta edan igaro zituen orduak, pozarren zegoen…

Denborarekin, ura hedatzen joan zen, herriko jendea uraz baliatu ahal zen, beraien beharretarako … aurrerapen handia izan zen dudarik gabe!

-Asier, zorte handia izan duzu txikitatik ura ezagutu duzulako, zuretzat txorrota zabaltzea eta bertan ura egotea, gauzarik normalena iruditzen zaizu, nire garaian hori gertatzea, altxorrik preziatuena zen! Zorionez, ur gabeko mundua ez duzu ezagutzen, eta horrela jarraitzea espero dut. Baina gaur egun , badago oraindik jendea, ura den altxor horretaz baliatu ezin dena, Afrika da adibiderik nabariena, baina zoritxarrez ez da leku bakarra, badaude beste leku batzuk Kazajistan, Turkmenistan edo Iran esate baterako.

-Aitite jarraitu kondairarekin, mesedez, irrikitan nago gertatutakoarekin!

- Asier, Asier … jarraitu beharra daukat, ezta?

-Bai, aitite, mesedez!

-Lehen aipatu dizudan moduan, ura hedatzen joan zen, jendea uraz baliatu ahal zen. Txorrotak gero eta ugariagoak ziren, eta ez bakarrik etxean, ortuetan jartzen hasi ziren, eskoletan, zelaietan… apurka-apurka gaur eguneko bizitza maila zabaltzen hasi zen leku guztietatik!

Urteak igaro ziren, jendeak ez zuen ura baloratzen, ez zuen etorkizunean pentsatzen, haiek ura zuten, uraz baliatzen ziren, bada, zertarako etorkizunean pentsatu?

-Aitite… hori gaur egun ere gertatzen da! Baina, jarraitu, jarraitu mesedez!-

Jendea pozik bizi zen, hondartza, leku miresgarritzat hartu zuten, leku ezin hobea eguna igarotzeko, gero eta pertsona gehiago animatzen ziren hondartzara joaten, ur masa handi horretan gorputza sartzen… Behin, nire gurasoek hondartzara eraman gintuzten arreba eta biok, egun paregabea bizi izan genuen… Halako batean, eguzkia desagertu zen, haize izugarria altxatu eta orduan Ttanta printzesa, uraren printzesa, itsasoen olatuen artean agertu zen! Hondartzan biltzen ginen pertsona guztiak ihes egin genuen…

- Aitite, zergatik agertu zen uraren printzesa?

- Horixe da galdera... eta kondairak dio uraren printzesa soilik agertzen dela jendeak ura baloratzen ez duenean. Hori horrela baldin bada, garai horretan agertu izana ulergarria izan zitekeen… Ez genuen ura baloratzen!

-Aitite, gaur egun ere, ez dugu ura baloratzen… uraren printzesak agertu beharra dauka?

-Beharbada bai Asier, nire ustez gomendagarria izango litzateke, munduari erakustea ura ezin dela horrela erabili, zerbait egin behar dugula honek horrela ez jarraitzeko!

-Aitite, zuen garaian Ttanta printzesarekin gertatutakoaz ikasi zenuten?

-Bai, zerbait bai, baina ez askorik, asko ikasi izan bagenu, gaur egun mundua beste mota batekoa izango zitzatekeen!

Asier, ura nahitaezkoa da, beharrezkoa, zaindu beharra daukagu… gaur egun ura erabiltzearen moduan dago etorkizunaren giltza, ura baita denok behin eta berriro behar dugun altxor preziatua!

jueves, 9 de abril de 2009

“Bizi itzazu telebista” aldizkariaren zuzendariarentzat:

Egun on, zuzendari jauna:


Gogoko dut zuen aldizkaria, nire ustez oso kalitate oneko elkarrizketak eta erreportaiak egiten dituzuelako, enfoke ezberdin batekin, eta ironia puntu bitxiarekin. Baina, gaurkoan, nire desadostasuna adieraziko dizuet, pasadan astean, Jon Basterretxea-ri egindako elkarrizketa dela eta.

Izan ere, ezin dut onartu Euskal telebistako kargurik gorenekiko bat okupatzen duen pertsona batek, adieraztea: “ Harro gaude telebistan eskaintzen dugunarekin”. Hori onartezina da!


Gaur egungo telebista, zoritxarrez, “prentsa arrosa” deituriko kazetaritzan oinarritzen da, badirudi garrantzitsuagoa dela, Belen Esteban, Jesulín de Ubrique-rekin dituen tirabirak adieraztea, Gaza-n eta Australian gertaturiko suteak baino. Adibide bat ematearren, “Salsa Rosa” edo “ Donde estas corazón” programak 4-5 orduko iraupenekoak dira, berriz, teleberriak ordu eskas batekoak. Era berean, gizarterik gazteenak balore txar asko hartzen dituzte horrelako saioetatik harrokeria, txuleria… adibidez.

Horretaz gain, saio batzuk orduz eta egunez aldatzen dituzue, aurrez jakinarazi barik, Horrek nahasi egiten zaitu, azkenean gogoko duzun saio hori ez dakizulako ostiralean, asteartean, igandean edo, agian, telebistako parrillatik kendu egin badituzue! Horreri, gainera, gehitu behar zaio gehien gustatzen zaizkigun saioak ordu desegokietan jartzen dituzuela, hau da, gaueko hamabiak zeharo igarota!

Filmak aztertzen baditugu, ez dira batere onak, beti berdinak dira kate guztietan, eta filma ikusten duzun bitartean, publizitatearen bonbardaketa jasaten duzu. Ez dago eskubiderik!

Arinago esan dudan moduan, txutxu-mutxu saioek telebistako zati handi bat hartzen dute… gelditzen den beste zatia kirolak hartzen baitu! Kirola ikustea gogoko dut, futbola hain zuzen ere, baina ez beti Barça, Real Madrid edo Valentzia! Beste talde batzuk ere badaude! Hau kontuan izanda, galdera bat bururatzen zait, zergatik beti futbola? Zer gertatzen da gimnasia erritmikoarekin edota halterofiliarekin? Ez al dira kirolak? Telebista ikusita hori dirudi!

Gauza gehiago esan al nituzke, baina gaurkoz, nahikoa dela uste dut… Hitz batean esanda, telebistako zuzendariek ikusle kopuruari, kalitateari baino gehiago begiratzen diozue, eta horrek telebista itzaltzea eta liburu bat hartzea ekartzen du! Bueno, hori egitea, bere abantailak ditu, ez duzu Real Madrid, Belen Esteban, edo “Font Vella: te sientes bella” entzun beharrik!!
Iritzi Kritikoa

110. streeteko geltokia

110. streeteko geltokia, liburua, irakurtzeko oso erreza da, trama nahiko argiak dira ulertzeko eta hiztegi nahiko erreza dauka. Baina ez da nire gustukoa izan.

Alde batetik, bi pertsonaien bizitzak paraleloki kontatuta daude, erakargarria da, baina era berean, liosoa Angie eta Josebaren bizitzak oso ezberdinak direlako.

Beste alde batetik, topografiari erreparatzen badiogu, New Yorkeko hainbat leku agertzen dira, liburuaren mamia, istorioa, bertan gertatzen delako. Honek puntu interesgarriago bat ematen dio eleberriari, New York leku bitxia delako, eta istorioa bertan kokatu izana, istorioari puntu moderno bat ematen diolako.

Hiztegiaren aldetik, oso liburu ulerterraza da, nahiz eta ingeleseko hitzak egon. Euskara batuan idatzita dago, eta hizkuntza hau ikasten ari direnentzat, irakurtzeko gomendagarria izan daiteke.

Narrazioa aztertzen badugu, eleberria dela esan dezakegu. Pertsonaia protagonista Joseba Telleria da alde batetik, eta bestetik Angie O´ Connor , bi istorioak paraleloan kontatuta daudelako. Liburuaren antagonista, Catherine da, Josebaren nagusia. Eta bigarren mailako pertsonaiak, Gregory eta Angiren lagunak dira. Liburua narrazioa da, tartean elkarrizketa batzuk ego narren.

Bukatzeko, liburua ez da nire gustukoa izan, ez dut istorioa behar bezala ulertu eta liburua ez da nik ditudan gustukoen araberakoa. Beraz, ez dut liburua sinestu eta ez naiz pertsonaietan sartu. Liburuaren amaiera emozionantea da, espero ez duzun bukaera delako, gainera Angie eta Josebaren amodioa punturik politenean dagoenean liburua bukatzen da. Azkenik, esan beharra dut liburua oso ondo idatzita dagoela eta interesgarria iruditu daitekeela, liburu mota hau gogoko duten pertsonentzat.

lunes, 23 de marzo de 2009

Aldaketa genetikoei buruzko iritzia

Biologi arloan giza genoma, atalik garrantzitsuenetariko bat dela esan adieraz dezakegu, baina horrela izanda jende gutxik daki benetan, giza genoma eta bertan gertatzen diren aldaketa genetikoei buruz zerbait. Giza genoman gertatzen diren aldaketa genetikoak, alelo ezberdinen arteko nahasketa bat dela esan dezakegu modu errez batean.

Lehenik, esan beharra daukat, aldaketa genetikoen alde nagoela, bizitza ugari salbatu daitezkeelako. Gainera, jaiotzerakoan zilbor hestean ditugun ama.zelulak erabilita etorkizunean izan ditzakegun gaixotasunak ( konkretu batzuk) sendatzeko modurik seguruena bilakatu daiteke.

Aldaketa genetikoak beren kontran ere gauza batzuk ditu. Alde batetik, ADN-aren manipulazioa ematen da kasu batzuetan izaki perfektuak jaio ahal izateko. Bestetik, urte gutxitan hasi den prozesua daukagu giza genomaren manipulazioa, beraz, horrek ez digu gauza askorik ziurtatzen.

Prozesu honek duela urte gutxi erabiltzen hasi zen, baina kasu nabarmen batzuk gertatu direla adieraz dezakegu. Adibidez, orain dela gutxi Sevilla-ko “Hospital de la Paz” ospitalean egondako kasua: Javier 6 urteko mutiko bat da , zoritxarrez ume honek Leuzemia zeukan, medikuek esperantza gutxi zeukaten, eta Javier sendatzeko genetikoki manipulatuta zegoen ume bat sortu zuten. Umea, jaiotzerakoan zituen ama-zelulak transplantatu zizkioten Javierreri eta umea sendatu egin da. Zorionak!

Honek gauza batera garamatza, aldaketa genetikoak oso garrantzitsuak bilakatu daitezke etorkizunean, haiei esker gaixo asko sendatu daitezkeelako, nahiz eta eliza horren aurka egon.

Bukatzeko nire zorionak, Javierren moduan, sendatu diren ume guztientzat eta beraien familientzat!


sábado, 14 de marzo de 2009

Nire maitea:

Zelan zaude, laztana? Eskutitz honekin barkamena eskatu nahi dizut, bai eta eskerrak eman ere.

Azken egunotan ez naiz behar bezala egon, nire jarrera ez da batere egokia izan eta horregatik barkamena eskatu nahi dizut. Barkatu min egiteagatik, hitzen bat esateagatik, edo ostera hitz hori esateagatik, zalantzan egoteagatik, zure tristura ez uxatzeagatik… bai, barkatu Iker, gauza asko txarto egin ditut…

Barkamena eskatzen dizut… eta beharrezkoa bada, mila aldiz ere eskatuko mizuke!

Lehen esan dizudan moduan, gutun honekin ere, eskerrak eman nahi dizkizut, bai eskerrak…

Eskerrik asko, Iker, bizitza alaitzen didazulako, gauetan zure etxera sartzen uzten didazulako

zurekin amets egiteko… Eskerrik asko, arnasa hartzeagatik, ibiltzeagatik, begiratzeagatik, hitz egiteagatik, irribarre egiteagatik, entzuteagatik… erabatean, eskerrik asko zarena zarelako izateagatik!!

Behin, esan zenidan, ametsak bizi egin behar direla, amestu beharrean… arrazoia duzu, nire ametsa zeu zara… ez dut amestu behar… ez dut zerura begiratu behar izarren distira ikusteko, zeure begi berdeak ikustean, ikusten baitudalako distira eder hori…

Badakit eskutitz hau, beharbada, “ kursia edo... ”irudituko zaizula, baina, hau da, sentitzen dudana… bai, beharbada aurpegira esatea gomendagarriagoa izango litzateke, baina, zuk ondo dakizunez, oso lotsatia naiz, eta hori aurpegira esatea, lotsa handia ematen dit…

Eskerrik asko, eta barkatu… mila gauzengandik laztana… baina, benetan eskutitzaren gauzarik garrantzitsuena da bihotz-bihotzez maite zaitudala maitia… bizitza zu gabe pentsaezina irudituko litzaidakeelako gaur egun…


Izugarri maite zaitut, kuttuna…

Musu asko

martes, 10 de marzo de 2009






Iñaki Zabaleta Urkiola



Iñaki Zabaleta Urkiola, Leitzan ( Nafarroa) jaio zen 1952 eko otsailaren 9an. Bere bizitzan zehar, ikasketa ugari burutu ditu, izan ere, informazio zientzietan doktorea da (1989an bukatu zuen karrera hau), baina arinago, Automatismo-aren ingenieritza egin zuen Mondragon-eko unibertsitate politeknikoan (1969-1971 bitartean). Beranduago, New Yorkeko City University-n irrati-telebistako zuzendaritzan masterra lortu zuen. Egun, EHUko kazetaritzako irakasle da eta arlo horretako ikerlan asko egin ditu gaztelaniaz, ingelesez eta batez ere, euskaraz.
Prentsan, irratian eta telebistan ekintza ugaritan parte hartu du:



-Munduan: Paz y Desarrollo aldizkariko zuzendaria
-Eurokom aldizkariaren koordinatzailea
-Euskaldunon Egunkariako bultzatzaile eta fundatzaileetako bat
-Euskal Herriari buruzko erreportaietan gidoilari eta zuzendaria
-Euskal telebistako asteburuetako albisteen zuzendaria
-Kontu Kontari egunkari Nafarrean, idazle eta koordinatzailea
- …



Iñaki, Euskaren aldeko aldeztaile amorratua da, horregatik, euskal komunikabide eta gizarte-erakunde askoren sorreran bultzatzaile edo jarduera ezberdinetan partaide izan da, adibidez: AEK, Euskal herrian Euskaraz, Egin, ETB, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskararen Unibertsoa … Zabaleta, hain aldeztailea da, non 1979eko abenduaren 24an Jesus Malon-en (garai horretako Nafarroako kultura diputatua) langelan hertsitu ziren, Iñaki eta beste bederatzi pertsona, Euskaren aldeko protesta bat eginez! Azkenean, poliziak atxilotu zituen, egun pare batzuetarako. Kasu horren epaiketa 1981eko ekainaren 23an izan zen, Pamplonan. Idazle Nafarra garai horretako 20.000 pezeta ordaindu behar izan zituen. Egun, kasua gordeta dago.

Zabaleta, idazle denetik sari ugari lortu ditu, horra hor:
-1978an, Xalbador saria lortu zuen, “Oh, Euzkadi” egunkarian partaidetza lanengatik
-1985an, Xalbador saria errepikatu zuen, baina honetan, “110.streeteko geltokia” liburuarekin
-1986 eta 1987. Ignacio Aldekoa saria lortu zuen, “Carolyn Meyer, dantzria” liburuarekin



Iñaki Zabaletak idatzitako liburuak honela sailka ditzakegu:
Narrazioaren arloan:
-110. Street-eko geltokia (1986, Susa)
-Carolyn Meyer Dantzaria (1986, Arabako Foru Aldundia)
Poesiaren arloan:
-Bertsoaren ezpata (1978, Elkar)
-Eskuaren fereka (1981, Hordago).
Saiakera:
-Wihelm Von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005, Jakin).


Gaia

Euskaldun batek, Joseba, New Yorken izango dituen arazoak kontatuko dira. Joseba, poliziengandik ihesi eta New Yorkeko hotel batean (New Harlem) bizi egingo da. Modu bitxigarri batean, emakume bat ezagutu egingo du: Angie. Elkarrekin bizipen, onak, ez hain onak eta bitxiak biziko dituzte. Catherine, Josebaren nagusia, historian zehar garrantzia izango du.

Laburpena

Joseba, euskalduna da, poliziengandik ihesi egin ondoren, New York.eko kafetegi batean egiten du lan, gosariak prestatzen. Catherine , bere nagusia, pakete batzuk garraia zedin behartu zion, bestela emigrazioko zerbitzuetara dei egingo zuen, Josebak ez baitzituelako legaltasunezko paperik. 110. Streeteko geltokia leku berezia bilakatzen da euskaldunarentzat. Izan ere, bertan dagoen publizitateko kartel baten ondorioz, Angie ezagutuko du. Angie, New yorkeko emakume bat da, publizitatean lizentziatua dagoena. Elkarren lagunak egingo dira, baina momentu batean, bere istorioa bukatu egingo da, Joseba kale erdian hiltzen baitutelako.



Iritzi kritikoa

Liburua, egia esateko, ez zait asko gustatu, baina onartu beharra dago liburua primeran idatzita dagoela, ulerterraza dela eta istorioa oso argi kontatzen duela hasieratik bukaera-arte.
Liburuaren argumentua nahiko ona da, baina, amaiera-arte ez da zerbait interesgarririk gertatzen. Batzuetan, gertatu beharrekoa oso susmagarria da irakurlearentzat. Hasieran, zerbait interesgarriagoa kontatzea beharrezkoa izango litzateke.

Formaren aldetik, ez dut inolako konplikaziorik izan. Oso argia baita hasieratik. Esan beharrekoa da, bitxia iruditu zaidala, bi pertsonaien kontaketak paraleloan egoteak. Hiztegia, nahiko erraza da, nahiz eta batzuetan beste hizkuntzetako hitzak tartekatu arren.
Kokapenaren aldetik, bi leku agertzen dira, obrarentzat garrantzi handia izan dutenak: New York eta 110.streeteko geltokia. New York leku bitxia, ezezaguna baina aldi berean interesgarria da, zerbait berezia duena. 110. Streeteko geltokia, gertaeren oinarria da.

Lehen aipatu dudan moduan, liburua ez da nire gustukoa izan. Pertsonaiak bereziak izan arren, ez didate askorik gustatu. Beharbada, arinago elkartu baziren, amodiozko istorio politagoa biziko luketen. Bukaera, hori bai, nire gustukoa izan da, Joseba hil arren. Nire ustez, istorio hau horrela bukatu beharko zelako.

sábado, 10 de enero de 2009

Bat baino ez...

“... Orduan korrika hasi zen, tximista bezain arin. Ez nukeen harrapatuko harrapatu nahi izan banu ere...”

-Lasaitu zaitez Nerea, eta konta iezadazu astiroago gertatutakoa gau hartan...

-Saturday diskotekara sartu ginen, lagunak eta ni, gau berezi bat izateko esperantzarekin, oso ondo zihoan gaua... dantza egiten genuen bitartean, bost mutil ezagutu genituen, Asier, Mikel, Aritz, Aitor eta Beñat, oso jatorrak ziruditen...

- Oso ondo zoaz, lasai, badakit zure egoera ez dela erreza, milaka emakume badaude zoritxarrez zure egoeran gaur egun... – esan zion ertzainak

- Mutilekin kalera atera ginen, haize freskoaren bila, diskoteka barruan bero handia egiten baizuelako... beste diskoteka batera joatea proposatu zuten mutilak, guk diskoteka hori ez genuen ezagutzen... baina hara abiatu ginen...

-Eta, diskoteka berri horretan zer gertatu zen Nerea?

- Diskoteka hori ez genuen inoiz ezagutu...hiriko zentrutik oso urrun zegoen zelai handi batera eraman gintuzten...

-Jarraitu mesedez... eta lasai egon...

-Zelai hori bustita zegoen, eta hutsik zeuden kristalezko botilaz beterik...
lurrera bota ninduten Asier eta Mikelen artean... eta prakak jeisteko agindua ere eman zidaten, nik ezetz esan nien, eta mesedez bakean uzteko oihua eman nien... txarrago izan zen... Bortxatu ninduten, Asier bakarrik ez, Mikel ere bortxatu ninduan... Negarrez nengoen, non puta seme horiek jotzen hasi ziren...

Nerea negar bizian hasi zen komisarian... Bere kasua zeraman ertzaina Gorka deitzen zen. Gorka halako istoriak egunero entzuten zituen, baina ez zuen horren ohitura hartzen, Gorka istorio hunkigarri hauek entzutean oso
urduri jartzen zen, hotzikarak izaten zituen... baina bere lana zen.

-Nerea, oso ondo egin duzu hau guztia kontatzen, baina datu gehiago behar ditut kasu hau ikertzeko...

-Ongi da, jarraituko dut... Zurratu eta gero, anbulantzia baten sirena entzun eta, Asier, korrika hasi zen, tximista bezain arin. Ez nukeen harrapatuko harrapatu nahi izan banu ere... egia esanda puta seme hori harrapatzeko gogorik ez neukan, nire lagunak laguntzeko gogoa neukan... baina berandu iritsi nintzen, Irati hilda zegoen, bihotzean aizto bat iltzatuta zeukan...

- Nerea, nor izan zen Iratiren hiltzailea?
- Ez dut inoiz jakin eta askotan saiatu naiz hori jakiten, bihozkada bat izan dut hasieratik...Beñat izan zela. Baina hori ezin izango dut inoiz ziurtatu, Beñat ere hilda baitagoelako!

- Beñat ere hilda dagoela esan duzu?

-Bai, Beñat ere hilda dago... Irati hil ondoren, bere etxera abiatu zen... Zumalakarregi kalea ibili eta Zubiaurre kaleko zebra gurutxea gurutxatzen zuen bitartean, kotxe batek harrapatu zuen... gidariak ez zuen Beñat ikusi, ezta gorriz zegoen semaforoa ere ez! Gidaria kartzelan dago, Andoni du izena.

- Datu hauek, garrantzi handikoak dira, zer gertatu zen zure gainerako lagunekin?

- Haiei, zorionez, ez zitzaien ezer gertatu zelaira heldu baino arinago korrikaz hasi ziren eta Maiderren amamaren portalera sartu ziren...
Aritz eta Aitor, Asier, Mikel eta Beñat, lasaitzen eta gelditzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu eta haiek ere zelaitik joan ziren...

-Zergatik itxaron duzu denbora luze hau, istorioa kontatzeko?

- Beldur handia nuelako, hasieran pentsatzen nuen, denborarekin onartu egingo nuela eta gazte normal baten bizitza izango nuela... baina ezinezkoa iruditu zait, ez da pasatu egun bat ere, non hau gogoratu dudana. Oso gogorra izan zen niretzat, oso gogorra da niretzat kontatzea...

-Badakizu, laguntzeko prest gaudela hemen beti, eta horrelako gauzak, ezin direla guretzat gorde , kontatu behar ditugula, laguntza jasotzeko, bai eta puta seme horiek topatzeko!

-Bai hori dena, oso erreza da esatea, baina ez bizitzea... oso gogorra da bortxatu eta ahalduta dagoen pertsona baten bizitza, oso gogorra.

-Nerea, bai badakit, ze gogorra den... niri ere ahaldu ninduten txikitan! Nire ama ahaltzen ninduan... edozer gauzagatik, zuk badakizu zer gogorra den ume bat izatea eta beldurrarekin etxera sartzea, erantzun, badakizu zuk zer gogorra den? Ez, ez dakizu, eta pozten naiz horregatik! Nik bizi nuena, zuk bizi duzuna bezain gogorra da, baina bizitza aurrera jarraitu behar
du, bizitza bakarra daukagu, bizitzak gauza oso gogorrak dakartzala badakigu, baina pozik egon behar dugu edo behintzat saiatu behar dugu poztasuna lortzen!!

-Barkatu iezadazu Gorka, ez nuen espero halako gauzaren bat... ez nuen espero!

-Ez da ezer gertatzen...honekin esan nahi dizudan gauza bakarra da bizitzak aurrera doala, eta ez duela merezi triste bizitzerik!! Zuk, lasai egon,eguna bizi, biharko egunak bere arazoak ekarriko baitituelako! Zure kasua ikertzen hasiko naiz bihartik aurrera, gaur oso berandu da kasua ikertzen hasteko...

-Gorka, eguerdiko 12:30-ak dira...!
- Oraintze bertan esan dizut, eguna bizi behar dugula, biharko egunak, bere arazoak ekarriko dituela!!!

-Arrazoia duzu, eskerrik asko guztiagatik!

-Ez dago zergatik, nire lana da... bazatoz nirekin buelta bat ematera? Ez dut onartzen, ezetza, zure aldetik...







































jueves, 11 de diciembre de 2008

Deskribapena

Apa Soraya!!
Zer moduz? Aurten ere Benidorrera joan zara udan? Ni ez naiz Benidorrera joan, Norbegiako Fiordoetan egon bainaiz. Fiordoak oso politak dira, ikusitako toki guztietatik elurra dago. Mendiak altuak dira eta gainera, oso ikusgarriak. Hotza? Ez dut hainbesteko hotza izan. Ideia bat izan dezazun, Euskal Herrian neguko egun batean jasan zenezakeena, gutxi gorebehera. Baina, noski, desberdintasunak oso argiak dira, hemen uda delako. Batek jakin neguan nolako hotza egiten duen hamen!

Dena primeran zihoan, egunero gauza berriren bat ikusten genuen. Hala eta guztiz, nik beste uda bat espero nuen, nerabe batek espero duena, festa, alaitasuna, mutilak, neskak, katxondeoa ...

Baina, Bartzelonara bueltatzeko bi egun falta zirenean, nire bizitza guztiz aldatu zen... Ni ostatuta nengoen hotelera Finlandiako mutil ikaragarri bat etorri zen.
Arratsalde horretan mutila hurbildu zitzaidan edateko zer nahi nuen galdezka. Harrituta gelditu nintzen. Ez nuen espero...

Mutilak, Heikki zuen izena eta ingelesez hitz egiten zuen. Altua eta guapoa zen . Begi berdeak eta ile horia, noski, Fiordoetakoa izanda,ez baitago beltzaranik bertan!
Ikaragarrizko gorputza zeukan.

Gau horretan nire logelara hitz egitera etorri zen. Hiru orduz egon ginen hizketan. Oso pertsona jatorra iruditu zitzaidan. Jakintsua, bakezalea, tolerantea, eta errespetoduna.

Baina hitz egiten genuen bitartean konturatu nintzen, bere hitzetan tristura agerian zela. Bizitzak ez zuela ondo tratatu iruditzen zitzaidan, zerbait gertatu zitzaion.
Eta, hala izan zen. Bere gurasoek guda batetan hil ziren, orain dela hiru urte.

Bartzelonara bueltan etortzeko eguna etorri zitzaigun . Heikki agurtu eta hegazkina hartu genuen.

Uda horretan pasa dudan guztia ez dut inoiz ahaztuko. Esperientzia asko igaro ditut, eta bizitza beste modu batera ikusten dut.

Hau guztia kontatu ondoren, nire udan, zerbait faltan bota dut, hobeto esanda norbait. Zu, falta izan zaitut.
Ia laster ikusten garen, asko maite zaitut!

Ondo izan Soraya, musu asko.

Hurrengora arte

jueves, 27 de noviembre de 2008



Apaaa!!!

Hemen gaude euskerako klasean blog bat egiten gure lanak sartzeko!

Espero dot lanak guztatzea...!!!

Aioooooooo!!!!